XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer gertatu ote da?

Eta etorri nitzan onera.

Illunpetan zegon eta eman niyon argiyari.

MI: Eta ikusi zenduben Trifon lurrian...

ER: Lendabizikuan, zerbait erana egongo zalako...

MI: Ortatik ere zerbait bazeukan.

ER: Baña ikusi nubenian odol txirriyo ura, oso ikaratu nitzan eta beorri deitu niyon.

MI: Ortik aurrerakua badakit.

ER: Nik beintzat illa zegola uste nun.

Trifon gizarajoa!

MI: Ez, ikusi nubenerako ezagutu nun bizirik zegola, biyotza tupotzaka zeukan, eta odola zerbait ixuriyagatik, banekiyen nola egin lenbiziko sendaketa.

Sendagai batzubek neronekin ibiltzen baititut.

ER: Orri eskerrak.

MI: Oyera etzan ta laster kontsua etorri zitzayon, marru batzubek atera zituben;

gero lo zorroan gelditu zan, eta ala igaro du gau guziya.

ER: Sendakiñari deitu biarko diyogu?

MI: Ez da orain biarrekua; gero, premirik bada deituko zayo.

ER: Ez dezala beintzat okerrik izan.

MI: Izango ez du.

Ta nerera nua berriz; zuk etxe ontan urte asko damazkitzu, ez da ala?

ER: Ogei.

MI: Eta On Judasenganako gaizki-nayik, edo ezin ikusirik ezagutu al dezu?

ER: Eziñ ikusiya?

Guziyak.

Iñork ikusi nai al du bada agure dollor ori!

MI: Ez det ori esan nai.

Alegiya gaizki nai, edo gorroto...

berari kalte egin naya edo...

ER: Ez, orrenbestekorik ez.

MI: Inguruko etxe abetan ez ote da norbait...

ER: Etzait iruditzen.

MI: Lapurreta ere izan liteke.

ER: Lapurreta Trifoni?

Lau kuarto etzituben izango-ta!

MI: Trifonek ez, baña kutxa ortan egongo dira, ordia, ugariyorik.

ER: Ori ala da.

MI: Nolanai-re zerbait bada eta somatu biar degu.

ER: Zer izan liteken ez det igarritzen.

MI: Azalduko da zerbait.

Zuk orain ixilik gorde biar dezu guziya.

Ez esan ezer ere, ez On Judasi, ez Xiriakori, ez Xoleri, iñortxori ere ez.

Ez dezala iñork jakiñ, gugandik beñepiñ, Trifonen gertaera.

ER: Ongi da.

MI: Gauden gu ezer ez balitz bezela, eta bat edo bati itzul egingo diyo itzen batek eta orduban elduko diyogu.